Nor gara i-TEC

i-TEC, I+G+B-aren Kudeaketa Integralerako zure aliaturik onena.

i-TEC gaur egun I+G+B-aren Aholkularitza kontuetan erreferentzia nagusia da, maila Autonomiko zein Estatu  edo Europa mailan, 15 urte baino gehiagoko esperientzia duelarik.

I+G+B, NAZIOARTEKOTZE, INBERTSIO eta INGURUMEN PROIEKTUETAN LAGUNTZA KUDEAKETA INTEGRALEAN elkarlanetan aritzen gara gure bezeroekin. Proiektu bakoitzarentzat Finantziaketa egokiena bilatzen dugu errentagarritasun handiena lortzeko asmoz, Empresa, Zientzia-Teknologiaren Eragile, Administrazio eta Erakunde Publikoentzat. Horretarako, Proiektu bakoitza definitzen eta orientazio egokiena bilatzen dugu, Finantziaketa Publikoak jasotzeko aukera izan dezan. Proiektuaren eskaeraren tramitazioa, zuriketa eta jarraitze lanak dagokion Adminiztrazio edo Erakundearen aurrean egiten ditugu.

Halaber, I+G+B Proiektuen errentagarritasuna ZERGA ONUREN bidez optimizatzen lagundu zaitzakegu; I+G+B Kalifikazio Txostenen Eskaera kudeatzen dagokion Erakundeen aurrean, edo aipaturiko I+G edo Berrikuntza Teknologiko Proiektuen Txosten Tekniko-Ekonomikoa eginez,  dagokion Ogasun Sailaren aurrean euskarri gisa erabiltzeko.

Gainera, AD-HOC AHOLKULARITZA ESTRATEGIKO zerbitzuak Berrikuntza Prozesuen beharrak identifikatzen eta garatzen ditu gure bezeroekin elkarlanean konponbide bat emanez. Horretarako, Plangintza Estrategiko Teknologiko, Zainketa  Teknologiko, Partner Teknologikoen Identifikapena, eta beste arlo batzuk lantzen ditugu. Proiektuak elkarrekin Diseinatu, Garatu eta Kudeatzen ditugu. Hau da, Ad-Hoc Aholkularitza eskeintzen dugu BERRIKUNTZA KUDEAKETA arloan eman daitezkeen hobekuntzak gure bezeroei eskaintzeko, beren emaitzak eta lehiakortasuna suspertu daitezen.

i-TEC-en IDEAtik MERKATUraino lan egiten dugu, hau da, gure bezeroak beren Proiektuetan laguntzen, Ideiaren Garapenetik Produktu eta Zerbitzuen Komertzializazioraino, Prozesuak azkartzen eta Time-To-Market-a murrizten.

Zure Behar Guztien Aholkularitza Orokorra

1966tik aholkularitza liderra den OTEIC taldeko entitatea da i-TEC, zure Erakundeari planteatzen zaizkion beharrei babesa emango diona.


Gure cookisak eta besteenak interneteko nabegazioa hobeto joan dadin erabiltzen ditugu, baita gure webgunearen bisitak hobeto jarrai dezagun ere. Era berean, gure web barruan aurrera segitzeko, gure cookisen politika honartzen duzutela ulertzen degu.Onartu